Ikasketa dibertigarria

ONGI ETORRI MUSIKA MUNDURA

jueves, 15 de noviembre de 2012

OPERA HISTORIA


Opera testu baten (libretto-a) abestien bidezko antzezpena eta partitura baten interpretazioa konbinatzen dituen forma artistikoa da. Opera mendebaldeko antzerki musikalen usadioaren baitan kokaturik dago. Analogiaz, munduko beste eskualde batzuetan egiten diren antzeko zenbait antzerki musikalei ere opera deritze, esaterako opera txinatarra baina ohitura haek ez dute mendebaldeko operaren jatorri bera. Hala ere, opera ez da mendebaldeko antzerki musikal bakarra: antzinako Grezian bazegoen abesturik eta musikaz lagundurik egiten zen drama greziarra, eta aro modernoan antzeko beste adierazpide batzuk sortu dira, esaterako musikala. Operak hitzezko antzerkiaren elementu askori eusten die, hala nola aktuazioa, eszenaratzea eta jantziak, eta zenbaitetan dantza ere barne hartzen du. Antzezpenak opera-antzokietan egiten dira gehienetan,orkestra batek edo musika-talde txiki batek lagundurik.
Opera Italian sortu zen XVI. mendearen amaieran eta laster Europa osora hedatu zen. XVII. mendean  Heinrich Scützek  Alemanian,  Jean-Baptiste Lullyk  Frantzian eta Henry Purcellek Ingalaterran opera zabaltzen lagundu zuten. Hala ere, XVIII. mendean opera italiarrak Europa osoa menderatzen zuen, Frantzia salbu, eta Handel bezalako konposatzaile atzerritarrak erakarri zituen. Opera seria izan zen Italiako opera-formarik entzutetsuena,Gluckek bere artifizialtasunaren aurka erreakzionatu eta 1760eko hamarkadan opera "erreformatu" zuen arte. Egun XVIII. mendeko operako irudirik ezagunena Mozart da. Nahiz eta opera seria egiten hasi, ezagunagoa da bere opera komikoengatik, bereziki Figaroen ezkontza, Don Giovanni eta Cosi fan tutte, bai eta Alemaniako tradizioaren mugarri izan zen Txirula magikoa.
XIX. mendearen lehen herenean bel canto estiloaren gailurra iritsi zen, Rossinik, Donizzetik eta Bellinik egun ere antzezten diren lanak sortu zituztenean. Grand opera  izeneko estiloaren agerpena ere gertatu zen, Meyerber-en lanen eskutik. Mende honen erdialdetik amaierara operaren urrezko arotzat hartu izan da, Alemaniako Wagnerri eta Italiako Verdiri esker. XX. mendearen hasieran Puccini eta Strauss izan ziren egilerik ezagunenak. Mende honetan esperimentu asko egin ziren opera estilo modernoekin uztartuz.

EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK


lunes, 1 de octubre de 2012

EUSKADIKO MUSIKA



Euskadiko musika klasikoa aipatzean Juan Crisostomo Arriaga, Jesus Guridi, Pablo Sarasate, Julian Gaiarre edo Ainhoa Arteta moduko izen ezagunak etortzen zaizkigu burura. Baina hori baino gehiago da Euskadin egindako musika klasikoa: beste konpositore, musikari eta kantari batzuk eta gaur egungo kalitatezko orkestrak, abesbatzak eta musika aretoak ere nabarmendu behar ditugu. Halaber, Donostiako musika hamabostaldia Europa mailan jaialdirik garrantzitsuenen artean dugu.

ARETOAK:

  • Bilbo: Euskalduna jauregia eta Arriaga antzokia
  • Donostia: Kursaal jauregia
  • Gazteiz: Principal antzokia

MUSIKAGILEAK:


jueves, 27 de septiembre de 2012

GAINDITZE ISTORIOA


MUSIKA MOTA EDO GENERO NAGUSIAK



Musika landua
·  Musika klasikoa:

o   Errenazimendu
o   Barroko
o   Klasico
o   Erromanticismoa
















·         Musika klasikoa XX. Mendean
·         Musika klasiko garaikidea
·         Indiako musika klasikoa

Musika popularra
·         Musika pop
·         Musika elektronika
·         Heavy metal
·         Punk

Musika tradizionala edo folklorikoa: Herria kulturaren musika
·         Flamenco
·         Jota
·         Tango
·         Samba

MUSIKA ESTILOA ETA MUSIKA MOTAK


Musika estiloa eta musika mota edo generoaren arteko desberdintasuna jakin behar da, zeren eta gaur egun biak berdina direla uste da.
Musika estiloari buruz hitz egiten dugunean pertsona batengan hitz egiten dugu, haren lanetan erabilitako ezaugarri zehatzak, baina horiek beste artista batzuk erabiltzean eta garatzean musika estilo horrek musika generoa bihurtzen da.

Musika moten sailkapena, orokorki,  hurrengo irizpideekin egiten da
  • Melodia, armonia eta erritmoen ezaugarriak
  • Ohiko instrumentuak
  • Geografiko eskualdean nagusiki garatutakoa
  • Historia eta soziokultural oinarria
  • Musika lanen egitura (abestiak, mugimenduak, etab)
  • Interpretazioaren eta konposatutako arauak eta teknikak
  • Hedatzeko iturri eta metodoak

viernes, 21 de septiembre de 2012

ORKESTRA

 ORKESTRA DEFINIZIOA
Orkestra instrumentu eta hauen joleen taldea da, normalean nahikoa handia dena, hari, perkusio, haize eta metal atalak dituena. Haize familia, hari familia eta perkusio familiak daude orkestra batean. 
Orkestra sinfonikoen eta filarmonikoek 80-100 bat pertsona biltzen dituzten. Bien arteko diferentziarik ez dago instrumentuei dagokienez, baina bi izenak erabiltzen dira leku bakar bateko bi taldeek desberdintzeko. Adibidez, Londongo Orkestra Sinfornikoa eta Londongo Orkrestra Filarmonikoa.

 ORKESTRA MOTAK

Mende honetan zehar, kamara orkestrak berri nagusipen bultzada nabaritu du. Orkestra mota desberdinak daude.
  • Orkestra sinfonikoa
  • Ganbera-orkestra
  • Gazte orkestra: Partaideak ikasketa musikaletan barne daude, bai kontzerbatorioan bai musika eskoletan.
  • Familia bateko instrumentuak erabilitako orkestra: Hari orkestra, haize orkestra, metal orkestra, perkutsio orkrestra.
  • Familia batzuen instrumentuak erabilitako orkestra: haize eta perkutsio orkestra (musika banda), haize, perkusio eta hari instrumentu batzuk (sinfonika banda).

ORKESTRAREN MUSIKA TRESNAK
HAIZE ZUREZKOAK:
  • Piccolo
  • 2 flauta
  • 2 oboe
  • Korno ingelesa
  • 2 klarinete
  • Klarinete baxua
  • 2 fagot
  • Kontrafagota

METALAK:
  • 2-6 tronpa (edo adar)
  • 2-5 tronpeta
  • 2 -3 tenor tronboi
  • Baxu tronboi 1-2
  • Tuba

PERKUSIOA
  • Tinbala
  • Danborrak
  • Txindatak
  • Triangelua
  • Pianoa eta abar

HARIZKOAK:
  • Harpak
  • 16-30 biolin
  • 8-12 biola
  • 8-12 txelo
  • 5-8 kontrabaxu

jueves, 20 de septiembre de 2012

MUSIKAREN JATORRIA ETA DEFINIZIOA



Musika grekotik datorren hitza da "mousiké" "musen artea" adierazten duena. Hurrengo definizioa aldi tradizionaletan datza; musika melodia, armonia eta erritmoen erabilearekin soinu koherente eta isilguneen multzoa da, arte sensible eta logikoaren organizazioa lortzen duena.

Musikaren definizioa Grekotarrek sortu zutenetik garatu da, aintzinean musika desberdintasunik gabe poesia, dantzara lotura zuzena zuen, unitate bakarra sortuz. Duela hamarkada batzuk musika zer den eta zer ez den definizioa lortzeko zaila bihurtu da, musika tradizio definiziotatik ateratzen diren hainbat konposatzaileen lanak agertu direlako, arte mugaren definizioak gainditzen dituztenak.


Musika, artistiko adieraztasuna bezala, kulturako produktua da. Arte honen helburua entzuelari esperientzia zehatza adieraztea da, sentimenduak adieraziz, egoerak, pentsamenduak edo ideiak. Musika indibiduoaren pertsepzio gaitasunari eragina egiten duen estimulua da, soinaren ibilbidea hainbat funtzio bete dezake; komunikatzea, girotzea, denbora pasatzea ...